Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea Argentinako elkarte ehun urtedunen Ligako kide da. Elkarte hau Argentinaren bigarren mendeurrenaren ospakizunen karietara hitzaldi sorta bat ari da antolatzen eta horren baitan, ostegun honetan, apirilaren 15ean, afari-hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Pablo Ubierna doktore eta irakasleak emango du, 20:30etan, Pedro de Basaldua aretoan, Laurak Bat-en egoitzan, Belgrano 1144.
Erreserbak egiteko, deitu 4383-3903 edo idatzi hona: mailto:secretaria@laurakbat.com 2010/04/12 data aurretik.
-Webgunea: http://www.laurakbat.com.ar
Elkarte Ehun Urtedunen Ligak 1900eko abenduaren 31ren aurretik sortutako elkarte argentinarrak biltzen ditu, honakoak: Club del Progreso (1852), Club Español (1852), Club del Orden (Santa Fe) (1853), Club Alemán (1855), Club 20 de Febrero (Salta) (1856), Buenos Aires Cricket y Rugby Club (1864), Club Francés (1866), Club Atlético de Rosario (1867), Círculo Italiano (1873), Buenos Aires Rowing Club (1873), Club de Regatas La Marina (1876), Centro Laurak Bat (1877), Club de Gimnasia y Esgrima (1880), Círculo Militar (1881), Jockey Club (1882), Centro Naval (1882), Córdoba Athletic Club (1882), Club Social de Chivilcoy (1881).