euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Ekuadorreko euskal misioei eta Bittor Garaigordobili buruzko dokumentalaren estreinua

2017/03/15

Non: Vitoria-Gasteiz

Martxoaren 15ean Órdago a pequeña dokumentala estreinatuko da Gasteizen, Kutxaren Fundación Vital-aretoan, iluntzeko 19:00etan.

Aurkezpenean egongo dira Euskadiko elizbarrutietako ordezkariak eta Lorea Perez de Albeniz dokumentalaren zuzendaria. 

Órdago a pequeña dokumentalak, Euskal Herriko historian berebiziko garrantzia izan zuten Euskadiko elizbarrutietako misiolarien lana eta Bittor Garaigordobil Los Rios-eko (Ekuador) gotzain-ohiaren ibilbidea laburtzen du.

Bittor Garaigordobilek 102 urte beteko ditu aurten. Gaur egun, Urkiolako Santutegiaren alboan Bizkaiko elizbarrutiak duen etxean bizi da, beste abade batzuek lagunduta. Afizio handiz jokatzen du asteroko mus partida, eta hortik datorkio izenburua dokumentalari. Izan ere, bere ikuspegiak, lan egiteko moduak eta Hego Amerikan bizi izandako aldaketek erabateko aldaketa eragin zuten beregan eta elizbarrutiaren jardunean. Ondorioz, ordura arte inoiz planteatu gabeko moduan egin zuten lan, jarduera berritzaileak eta parte-hartzaileak bultzatuz, bertako bizilagunengatik erronka eginaz eta euren kulturarekiko errespetuan oinarrituz.

Martxoaren 19an goizeko 11etan emitituko da dokumentala ETB2n



« Maiatza 2024 »
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia