euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Ekitaldia, filma eta gogoeta nafartasunaz Juan de Garay Fundazioan: zer esan nahi du nafar izateak

2017/08/08

Non: Buenos Aires, Argentina

Astearte honetan, 18:30etan solas egingo da "Nafar izateaz: zer den nafar izatea eta nafar sentitzea" gaiaz, Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak antolatutako ekitaldian, bere egoitzan (Roque Sáenz Peña 846, CABA).

Jorge Beramendik sarrera bat egingo du eta ondoren ETBk, Iñaki Lopezek aurkeztuta, Nafarroan zehar galdera hori eginez, zer da nafarra izatea, egindako erreportajea erakutsiko da. Elkarrizketatuen artean, del Burgo historialaria eta egun Nafarroako gobernuburu den Uxue Barkos, orduan diputatu Madrilen. Bideoa 60 minutukoa da.

Segidan, 20:00etan ohiko zintzur bustitzea eta 21:00etan, afaria Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francéseko jatetxean.



« Maiatza 2024 »
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia