Larunbat honetan, gaueko 20:30etan, Euskara Egunaren Jaia ospatuko dute Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskara Eskolan. Abesbatzak, dantzariek eta euskara-ikasleek hartuko dute parte, senide eta lagunekin batera.
Programa:
-20:30- Festari ekingo zaio Euskaltzaleak-eko koruaren eta 'Ekin dantzari taldearen' aktuazioarekin. "Argentinan Euskaraz" proiektuaren 20 urteak omenduk dira.
-22:00- Tortilla pintxoak, berenjena pintxoak, pizzetak, arroza, edariak.
-23:00- Euskara ikasten ari diren maila ezberdinetako ikasleen aurkezpena.
Prezioa, $40. Erreserbak Abenduaren 2a baino lehenago euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidean.
Euskaltzaleak webgunea.