'Lagunt eta Maita' Paueko Euskal Elkarteak Euskal Besta antolatu du Paueko Foire Exposition-en (Hall Adour). Egitarau polita prestatu du: 19:00etan zintzur-bustitze alaitua izango da, eta ondoren, 20:30etan afaria 'Lagunt eta Maita' elkarteko tropak animaturik. Azkenik, gau aldean, dantzaldia Lorian taldearen eskutik, 23:00etatik aurrera. Xehetasun gehiago: 05 59 02 09 43 telefonoan.