Felix Baltistan Fundazioaren aurkezpena izango da gaur arratsean, 19:30etatik aurrera. Azken bi hamarkadetan Karakorumeko mendietara sarritan joan den mendizale talde batek azkenerako hango biztanleen artean adiskideak egin eta, egoera horretan, mendialdeko eskualdeko biztanleen bizimodua hobetzen saiatzeko ekimenetan pentsatzen hasi zen. Aurkezpena Euskal Etxean izango da, 'EH a la muntanya' euskal mendizaletasunari buruzko ekimenean. Hemendik aterako da ere Felix Baltistan Fundazioaren eta Felix Iñurrategi Fundazioaren Balistan Machulo.