Hasieran irailaren 30erako antolatua, eguraldiagatik atzeratu ondoren, urriaren 14rako, larunbata, iragarri du Payolle-rako txangoa Lagun eta Maita Paueko Euskal Etxeak.
Hauek segitzen dute izaten ezaugarriak:
-Biltzea 8:15etan eta abiatzea 8:30etan Euskal Etxetik
-Irteera erraza da, guztiontzat pentsatua: pasealdia lakura eta mendi xuabean ibiltzea batere difilkutaterik gabe
-Gida batek gainbegiratua
-Piknika: janaria eta edaria barne
-Itzulera 18:30etan
Hau da proposamena. Egin ahal izateko, 30 pertsona behar dira gutxienez. Eguraldi txarrarekin beste egun baterako utziko litzateke
Prezioa, autobusa, janaria eta gida barne:
-15 € helduentzat
-7 €, 12 urteko eta ikasleentzat
-Kitorik 12 urtez beheitikoentzat
Otoi eman izena eta egin ordainketa (txekez edo diruz) Idazkaritzan.
Facebook: https://www.facebook.com/laguntetamaita.basquesdepau