Gaur Hiru Erreka Euskal Etxean (Sarmiento 375) 'Noite Brasileira' antolatu da, Eduardo Hernández, Alcira Lembi eta Noemí Rodríguez-en eskutik. Asmoa Samba, 'Bossa nova' eta tangoen emankizun erakargarri bat egitea da, musika, kantu, koro eta perkusioarekin. Tartean 'Garota de Ipanema y Corcovado' bezalako klasikoak entzun ahalko dira, baita hain klasikoak ez diren Pixinguinha, Dorival Caymmi edo Chico Buarque bezalako kantak ere. Gau partean izango da kontzertua eta 20 peso kostatuko da sarrera, freskagarri eta otartekoa barne.