Edorta Jimenez eta Rafa Rueda Kuban izango dira datorren astean, Haragizkoa ikuskizuna aurkeztuz. Jimenez, Rueda, Jaime Nieto eta Joseba Barrenetxea argazkilaria daude hitza, musika eta irudia uztartzen dituen Omar Nabarroren "Haragizko amoreak" (Susa) poema liburuan oinarritutako proiektu honen atzean.
Azkenengo aurkezpen ekitaldi hau Habanako Euskal Etxean izango da arratsaldeko 18:00etan hasita.