Larunbat honetan, azaroaren 7an, "Echevarriatik Etxeberriara" filmaren emanaldia egingo da Euskal Etxearen 3. Euskal Zinemaldian. Emanaldia 20:00tan hasiko da Kino Moviement zineman, eta bertan izango da filmaren zuzendaria, Ander Iriarte, dokumentala aurkezteko.