'Donostia: zinezko hiria' izenean eta Donostiako Zinemaldiaren 56. edizioa amaitu berria dela, Donostian saritutako argentinarren filmak ematen ari dira Buenos Aires-eko Eusko Kultur Etxean (México 1880, CABA). Zine ziklo hau pasa den ostegunean hasi zen eta Fernando Brenner-ek koordinatzen du. Gaur urriak 2, osteguna, arratsaldeko zazpietan Fernando Sorin zuzendariaren 'Historias mínimas' filma emango dute. Filmen emankizunetan aktoreak edota errealizatzaileak bertan egongo dira eta filma ikusi ondoren eztabaida-hizketaldia egingo dute bertaratutakoekin batera. Filmak pantaila erraldoian eskainiko dira, sarrera kitorik.