Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzak eta Etxepare Institutuak antolatuta, "Donostia: hiritarren energia olatuak" erakusketaren inaugurazioa izango da gaur, martxoak 2, Europako Legebiltzarrean.
Inaugurazioa arratsaldeko 18:30etan izango da, ASP Eraikineko G gunean. Donostiako alkate den Odon Elorza, Guillermo Echenique eta Eider Gardiazabal izango dira aurkezpenean.