euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Diasporaren etorkizuna aztergai Eusko Ikaskuntzak deituriko egun osoko gogoetaldi batean

2016/09/23

Non: Baigorri, Nafarroa Beherea

Hona Eusko Ikaskuntzak ostiral honetarako eginiko gogoetaldi proposamena:

DIASPORARERIKO HARREMANEN ETORKIZUNA AZTERGAI BAIGORRIN

Eusko Ikaskuntzak bost eremuen inguruan dabil lanean (Egituraketa sozio-politikoa, Euskararen etorkizuna, Eredu sozio-ekonomikoak, Errealitate sozio-kulturala eta Etorkizuna Irudikatuz), beste horrenbeste proiektuen bidez, erakundearen Mendeurrenera sasoian iristeko asmoarekin (2018).

Proiektu horietako bat Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea, etorkizuneko eszenarioen eraiketan oinarritzen da (adimen kolektiboa); testuinguru horretan, Etorkizuneko Foro parte-hartzaileak antolatzen ari gara, gai ezberdinak jorratuz eta Euskal Herriko lurralde guztietan, Jean-Michel Larrasquet-en zuzendaritzapean; hain zuzen ere, datorren ostiralean, irailaren 23an Baigorriko Bil Etxean egingo dugu hurrengoa, 10:00etatik – 18:00ra bitartean.

Aurreko foroan, Donostian egin zena, hain zuzen ere, Hiri Sortzaileen gaiaz eztabaidatu zen bezala, oraingoan Euskal Herriaren kanpoko harremanen geroa: etorkizuneko loturak diaspor(ar)ekin izango dugu hausnarketagai, harreman horien bilakaera aztertuz eta proiekzioak irudikatuz erlazio eredu berriak azaleratuz.

Horretarako, tailerran parte-hartuko dutenen artean, Iparraldeko, Euskadiko eta Nafarroako erakundeetako ordezkariak, enpresariak, akademikoak eta diasporarekin harreman zuzena edo zeharkakoa duten pertsonak aurkituko ditugu. Bestalde, Baigorriko auzapezak, Jean-Michel Coscarat-ek eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, Iñaki Dorronsorok, harrera egin ondoren, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren hitzaldiak emango dio hasiera jardunaldiari.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia