Apirilaren 18an,larunbata, David Salinas musikagile bilbotarrak "Irurak Bat: Música para el Tercer Centenario" izeneko bere kontzertua estreinatuko du, Madrilen 1715ean sortutako "Real Congregación de Naturales y Originarios de las Tres Provincias Vascongadas" (RSNOTPV) elkartearen III mendeurrena kari propio idatzia, Usandizaga, Arriaga, Donostia eta Guridiren obretan oinarritua.
Jotzaileak, David Salinas bera (klarinetean), Arantxa Lavin (flauta) eta 'Garaiz' soka laukotea izango dira.
19:00etan San Inazio elizan. Kontzertua grabatu egingo da eta editatuta DVD formatoan plazaratuko.