Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia 2010 programaren barnean, Davil Lillok zuzendutako 'Parking' filma emango da gaur ostirala, maiatzaren 21ean, Euskal Etxean, iluntzeko zortzietan, zuzendaria bertan dela.
-Zinemaldiko programa osoa (pdf): hemen
-Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxeak.org
Emanaldiaren ondotik 'zinema afari' bat izanen da Euskal Etxean, 21:30ak aldera.
Filmari eta zuzendariari buruz:
Bartzelonako Festival de Cine Digital-en iritziz “Parking” ez da bakarrik filma bat, zinema esperimentu bat da, zerbait liluragarria. 2006ko uztailean Roger Gual zinegileak (Smoking Room, Remake) esperientziarik gabeko 16 pertsona batu zituen filma bat sortzeko, presuposturik gabe eta hilabeteko epearekin. Istorio hau sortu zuten: bere ofizina sekuritate zaintzaile baten garitaren ordez aldatu duen exekutibo baten istorioa.
David Lillo (Bartzelona, 1975) zinema zuzendari eta gidoilaria da. Bartzelonan jaioa, familia Gaztelakoa du. Irratian eta telebistan lan egin du gidoilari modura, Tricicle eta Andreu Buenafuente modukoekin kolaboratuz. Goya, Ondas, TP edo ATV moduko galetako gidoilaria ere izan da. 2007an, Roger Gualen eskutik, bere lehen filma idatzi eta zuzendu zuen, Parking. Ia inolako aurrekonturik gabe eta lau astetan idatzi, aurre-ekoiztu eta grabatu zelarik.