Hilabeteko azken asteazkenetan egin ohi duten bezela, gaur, arratsaldeko 19:00etan, euskal aperitiboa egingo dute Erromako San Lorenzo auzoko Giufá Libreria Caffe-n. Associazione Culturale Euskara elkarteko kideak elkartu eta datozen hilabeteetako ekintzak eztabaidatu eta aurkeztuko dituzte. Zita dagoeneko kide direnentzat eta baita lehen aldiz gerturatu nahi direnentzat zabalik dago.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


