Gaur, irailak 13, Avellaneda parkean atzo hasitako Munduko dantza biribilak topaketaren bigarren eguna izango da. 16:00etako saioan herri ezberdinetako dantzak ikusteko aukera izango da eta, besteak beste, euskal dantzek euren tartea izango dute Aitor Alava dantzariaren eskutik. 17:00etan, Erdi Aro eta Errenazimenduko dantzak eskainiko dituzte 'Los Bailarines de Arda' taldekoek. Jarraian, 18:00etan Daniel Inger soinujolearekin dantzatzeko aukera izango dute bertan bildutakoek. Topaketa honi bukaera emateko Grezia eta Bulgariako erritmoak ikusi ahal izango dira.