euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Dantzarien Elkarretaratzea Euskal Etxean Aberri Eguna ospatzeko

2012/04/14

Non: Cañuelas, Argentina

Cañuelaseko Euskal Etxeak urtero Aberri Eguna ospatzeko antolatzen duen Dantzarien Elkarretaratzearen seigarren edizioa ospatuko dute larunbat honetan, apirilaren 14a.

Goizean hasiko dira biltzen neska-mutilak Smata-ko instalazioetan eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 17:00ak aldera euskal etxera abiatuko dira 18:30etan kalejirarekin hasteko. Dantza eginez eta abestuz helduko dira San Martin Plazara eta bertan prest egongo den oholtza gainean izango da dantzarien emanaldia. Ikuskizuna bukatzean, erromeria ospatuko da bertatik hurbil den euskal etxeko egoitzan.

Vaucherren prezioari dagokionez --larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria-- aurten 230 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat (gehienez bi zuzendari) eta 250 pesokoa laguntzaileentzat.

-Informazio gehiagorako edo izena emateko, helbide hauetako batera idatzi: margaita18@yahoo.com.ar edp vetcanuelas@yahoo.com.ar

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia