Chascomús-eko Euskal Etxeko kide eta lagunak bisita luzatuko diete gaur asteartea, abenduaren 23an, bertako Udal Zahartetxeko egoiliarrei, hauek urte azkeneko afaria egingo duten egunean, Afalostean euskal musika eta dantza emanaldi bat eskainiko zaie, EEko 'Eusko Hazia' dantzari talde gaztearen eskutik.
Euskal Etxeak, aipatu zaharretxean dauden adinekoak agurtu nahi ditu ekimen honekin, baita bertan lan egiten duten eta tokia aurrera ateratzen duten langile, erizain, zuzendaritzako kide eta bolondresak ere.