Dantzari taldeetako zuzendarientzako bi eguneko tailerra antolatu dute gaur, urriak 1, Chascomuseko Euskal Etxean. Josetxu Astolfi, Lorenzo Bucci eta Bahía Blancako Beti Aurrera Euskal Etxeko Manuel Irastorza izango dira tailerreko arduradunak.
Bertan dantzen jatorria, jantziak, dantza tradizionalak eta gaur egungoak aztertuko dira. Euskal Etxe bakoitzeko 2 pertsona onartuko dira.
Chascomuseko Euskal Etxearen webgunea.