Gaur, abenduak 9, asteazkena, Daniel Innerarity filosofoak hitzaldia eskainiko du Sapere e potere, relazione tra due tipi diversi di incertezza (Jakintza eta boterea, bi ziurgabetasunen arteko harremana) izenburupean. Bertan, Giacomo Marramao, Raffaele Simone eta Lorenzo Mosca irakasleek ere parte hartuko dute. Hitzordua 12:00etan da, Erromako Letren Unibertsitateko 2. ikasgelan.