Shanghaiko Euskal Etxeak danborrada egingo du gaur, urtarrilaren 22a, hiri txinatar honetako kaleetan. Elkarteak dagoeneko 27 laguneko taldea prest du, soldadu eta sukaldari jantzita. Danborrada 18:00tan hasiko da, Kuluska jatetxearen inguruetan (Lane 528 Kangding Lu, near Xikang Lu 康定路528弄, 近西康路).
Ondoren hainbat afari egingo dituzte: Kuluskan ( menua 300 rmb) edo Berasategi jatetxean (menu aukera). Euskal Etxean ere afaria egingo duite bazkide eta lagunentzat. Erreserbak egiteko bidali e-maila hona: shanghaikoeuskaletxea@gmail.com, aukeratutako jatetxearen izena aipatuz.