New Yorkeko Euzko Etxean Danborrada bazkaria ospatuko dute larunbatean, urtarrilak 12. 13:00etan bilduko dira Txomin tabernaren irekierarako eta bazkaria 14:00etan zerbitzatuko da.
Ondoren, 18:00ak baino zertxobait lehenago (gogoratu sei orduko aldea dagoela Euskal Herriarekin, berak EHko gaueko 12ak izateko direnean), Donostiako Danborradarekin konektatuko dute zuzenean banderaren igoera Gaztelubide Danborradarekin batera egiteko. Ohiko piezen ostean taberna zabalik izango da edariak, musika eta dantzarako.
Menua: Gulak, Arrain zopa, behi hegala txanpinoiekin eta almendra tarta. Bazkideak 30 $ eta bazkide ez direnak 50 $.
Haurrak: 7 $ (Kroketak, oilasko bularrak patatekin eta almendra tarta).