Lapridako 'Lagunen Etxea' euskal etxeak Cuatreros taldearen kontzertua antolatu du. Cuatreros taldea 2005. urtean sortu zen, eta ukitu tradizionalekin folklore landuago bat eskaintzen dute euren abestietan, dagoeneko Buenos Aires probintziako hainbat lekutan jo dutelarik. Gauan zehar Alejandra Casemayor-en kolaborazioa izango dute, euren musika dantza munduarekin lotuz.
Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da Kultur Etxean. Sarrera $ 20.