Larunbat honetan, maiatzaren 23a, Corpus Christiko Euskal Etxeak 'Euskal aztarna San Ignacio Departamentuan' ekimenari hasiera emango dio. Parte hartu nahi dutenek hitzordua dute euskal etxean 15:30tan. Arratsaldean Gernikari buruzko kultur jardunaldia egingo da euskal elkartean (Suiza eta Camino al Cielo). Ordua: 19:00. Jardunaldiaren ondoren afaria egingo da euskal etxean.