San Ignacio herriko Udalarekin batera Corpus Christiko Euskal Etxeak burutuko duen Euskal Kultura Jaiak bigarren eguna izango du larunbat honetan, uztailaren 28a:
-Arratsaldeko 4etan, ‘Euskal diasporaren sorrera
eta garapena’ hitzaldia Cesar Arrondo irakaslearen eskutik. Lekua:
herriko Club Social-ean. Euskal etxetik eskertzen diote FEVAri
hizlariaren bidaia-gastua bere gain hartzeagatik.
-Arratsaldeko 5:30etan, Danborrada tailerra Dario Senaren ardurapean. Ekintza irekia izango da.
-Arratsaldeko 7:00etan, Meza Loiolako San Inazio Parrokian.
-Arratsaldeko
8:00etan, Jai handia San Ignacion. Parrokietako taldeekin batera
antolatutako ekintzak. Kalejira eta danborrada elizatik Independentzia
Plazara, Santo Pipo herriko udalaren babesarekin. Kalejira Jose Acuñaren
zuzendaritzapean.
-Iluntzeko 8:45etan, ‘Sutzar euskal argentinarra’. Euskal etxeko ‘Lagun
Artean’ antzerki taldearen ‘El Casorio’ antzezlana. Obran Florencio
Molina Campos margolariak sortutako pertsonaiak agertuko dira.
Eskualdeko artista folklorikoen emanaldiak. Lagun arteko afaria. Lekua:
La Familia jatetxean.
Corpus Christi euskal etxea info.