Inauteriak ospatuko ditu gaur, martxoak 5, Cordobako 'Gerora' Euskal Elkarteak, Euskal Herriko hainbat inauteri ezberdinen erreferetziak eginez.
Aurten, Lantz-eko inauteriek izango dute garrantzi gehien. Inguruko zenbait talde ere arituko dira erakustaldian.
Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan izango da Sarmiento parkean (Crisol esq. Av. Valparaíso).