Urtero, irailean, Labor Day-ko asteburua da Chinoko-Kaliforniako euskaldunek euren piknika egiteko hautatutako momentua.
Ostegunean beroketa egin zen, larunbata izan zen progranmako lehenengo besta egun ofiziala. Azpimarratu behar da hor, Armendaritzetik etorritako Elgarrekin antzerki taldearen emanaldia.
Igandean, irailaren 1ean, berriz, hona zer dioen egitarauak:
-10etan: Euskarazko meza, aita Javier Altuna emaile, Klika eta "Besta Berri"rekin
-12:30etatik 2:30etara: Barbakoa motako bazkari herrikoia
-15:30etan: Bertako taldeen Dantzak eta Klikaren emanaldia
-18:30etan: Afari legea, saltxitxa eta sandwichak.
-20:00etan: Dantzaldia Kantuz taldearekin
Hau guztia fairgrounds-etan.
Biharamunean, nahiz eta jai programak biltzen ez duen, hitzordua Chinoko Centro Basco jatetxean da, bertan brunch hartzeko. Jendez gainezka egoten da, beraz garaiz joatea gomendatzen da. Giro ederra, zuzeneko euskal musika barne.