Igandean, abuztuaren 31an, 10etatik aurrera, 2014ko Chinoko Euskal Jaialdiaren egun handiari hasiera emango zaio euskal meza, bazkaria, dantza, afaria,“Kiki Bordatxo” musika taldea eta zozketa batekin.
-Egitaraua:
- 10etan: euskal meza, Klika eta “Besta Berri"-ren partaidetzarekin
- 12:30etatik-14:30etara: Bazkaria (haragi barbakoa)
- 15:30etan: Dantza taldeak eta Klika
- 18:30etan: Afaria (arkume barbakoa edo saltxitxa sandwich-a)
- 20tan: “Kiki Bordatxo” musika taldearen emanaldia
- 21tan: 1000 dolarreko saria duen zozketa