euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Chiclayoko Euskal Etxearen Buletinaren aurkezpena, Jose Carlos Mariátegui omenduz

2008/09/19

Non: Lima, Perú

Kultura Institutu Nazionalak, José Carlos Mariátegui Etxe-Museoak eta BBS Ekoiztetxeak deialdia luzatu dute gaur ostiralerako, irailak 19, arratsaldeko zazpietan José Carlos Mariátegui Etxe-Museoan (Jirón-Washington 1938-1946, Lima) gauzatuko den ekitaldian parte hartzeko. Bertan Chiclayoko Euskal Etxearen Buletinaren aurkezpena egingo da, 'Tatuajeak', José Carlos Mariátegui omenduz honako izenburu eta artikuluez Mariategi: El otro, el mismo.

Aurkezpena Perla Sialer, Rafael Ojeda eta Delfina Paredesen eskutik izango da.

Bruno Buendia Sialer-ek, Buletineko zuzendari gisa, eta Osmar Gonzalezek, Mariátegui Etxe-Museoko zuzendari legez, aldez aurretik eskertzen dizuete bertaratzea.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia