Gure Ametza euskal etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu ostiralerako, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
-20:00- 'Euskal Herria, breve historia de una nación' Cesar Arrondo historialariaren hitzaldia. Arrondo La Platako Unibertsitateko irakaslea da.
-22:00- Maria Echave idazle eta abokatuak 'Euskal Baserri Sukaldaritza' (Cocina Vasca Campesina) liburua aurkeztuko du.
-23:00- Euskal Taberna elkartean. Musika, dantza eta jan-edana izango dira bertan gozagarri.
Sarrera doan da. Jarduera guztiak euskal etxearen egoitzan (H. Irigoyen 1155) egingo dituzte.
Gure Ametza Euskal Etxeko webgunea