euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Chacoko Kotoiaren Lurra EEak aurtengo lehen euskal afarira gonbidatzen ditu bazkide eta lagun guztiak

2008/06/13

Non: Resistencia, Argentina

Resistencia, Argentina. Argentinako Chaco probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak antolatu duen afaria 21:30etan hasiko da Resistenciako Don Bosko Ikastetxeko Aretoan (Italia hiribidea 350). Ekitaldian bertako euskal komunitateko antzerki tailerreko kideek obra bat aurkeztuko dute eta Giselle Ilarraz dantza irakasleak ekitaldia eskainiko du. Kalejira, zahato lehiaketa, zozketak eta beste zenbait sorpresa ere egongo dira.

Afariko menuak honakoa edukiko du: ogitartekoak eta kanapeak sarrera gisa, oilaskoa parrilan zenbait entsaladekin, kopa izoztua eta euskal opila postre gisa, ardoa, gaseosa eta ur mineralaz gain. Sarreraren prezioa $30ekoa da helduentzat, $15ekoa 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta 6 urte beheragoko haurrek doan sartu ahal izango dute. Interesa duten pertsona guztiek ekainaren 8a baino lehen eman beharko dute izena honako telefonoetara deituz: 03722-463133 (Jose), 03722-453146 (Sandra) edo 03722-15568258 (Emilio). Bestela, hona edo hona idatziz ere egin dezakete.



« Maiatza 2026 »
 
 
 
 
18
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia