Ekainaren 19an, osteguna, bere 25. urtemuga ospatuko du Chacbucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak. Urtebetetze afaria euskal etxearen egoitzan izango da, eta berrehundik gora lagun espero dira, tartean, Sara Pagola, FEVAko agintariak eta hamabi euskal etxetako ordezkariak. Afalostean etxeko dantzariek dantzatuko dute.