Sabino Arana fundazioak, Irungo Foro XXI eta Hondarribiko Zumardikoekin batera, 'Bidasoako Historia' jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak asteazken eta ostegun hontan izango dira, Irun, Hondarribia eta Hendaian.
Irungo kasuan, asteazkenean, Nabartenea liburutegian bi hitzaldi izango dira arratsaldeko 19:30etan: Jean Claude Larronde-ren 'Luis Arana Goiri' eta César Arrondoren ' Euskal Diaspora, oraina eta etorkizuna'.