Renoko Nevadako Unibertsitateko "Center of Basque Studies"ek Euskadi, Catalunya eta Nevadako finantza sistema eta autogobernua aztergaia izango dituen "Fiscal Systems and the Crisis" konferentzia antolatu du datorren martxoaren 27 eta 28an. Mundu mailako adituek hartuko dute parte jardunaldiotan, horien artean, Joseba Agirreazkuenaga EHUko irakaslea. Sarrera librea eta doan izango da.