Urteroko Gabon Jaia ospatuko du Basque Center-ek 17:45etatik aurrera. Afariarekin hasiko dira lehenik eta ondoren, 20:00etan Oinkari dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Ondoren, 21:30etan 'Sheepherders Ball' dantza saio tradizionalari ekingo zaio 'Amuma Says No' bertako musika taldearen musikak lagunduta. Dantza saio honetarako sarrera 5$ izango da helduentzat eta 3$takoa 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Era berean, 'Ahizpak Designs'-ek beren materiala erakustiko dute Basque Center-eko tabernan.
Boiseko Basque Center-eko webgunea