Caracaseko Euskal Etxeak gaur, apirilaren 12an, ospatuko du Aberri Eguna. Eguneko egitaraua 11:00tan hasiko da, meza batekin eta ondoren Ikurrina eta Venezuelako bandera jasoko dituzte patioan, ohorezko aurresku bat dantzatuz. Eguerdian pilota partidak jokatuk dira eta 14:00tan bazkaria egingo da. Menua: babarrunak, marmitakoa, txipiroiak, atuna tomateakin eta solomoa.