Bosgarren urtez jarraian 'Denak Bat' euskal etxeak dantzarien 'eskualde topaketa' egingo du gaur, martxoak 26, eta bihar.
Ekimenaren egitarauari dagokionez, gaur eguerdian hasiko dira biltzen neska-mutilak euskal etxeko egoitzan eta iluntzean hasiko da ikuskizuna, besteak beste, 9 dantza talderen erakustaldiekin.
Vaucherren prezioa --larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria-- 200 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat eta 220 pesokoa laguntzaileentzat. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko, helbide hauetara idatzi: margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar.
'Denak Bat' Euskal Etxearen Facebook orria.