Larunbat honetan, maiatzaren 31n, zinema saio bikoitza izango da Arrecifeseko Euskal Etxeko Euskal Tabernan. Hasteko, arratsaldeko lauetan haurrentzako film bat izango da ikusgai eta ondoren, zortzietan, "Bypass" euskal komedia izango da ikusgai. Sarrera doan.
Nagusien emanaldiaren ostean afaria egingo da: pintxoak, tallarinak eta arrozesnea. Edariak barne. Prezioa $ 50. Afaltzeko aurretik izena eman behar da. Horretarako deitu astearte edo ostegunean 9.30tatik 12.30tara 45-4468 telefonora edo e-maila bidali hona: centrovascoarrecifes@gmail.com.
Antolatzaile Lucio Echaniz liburutegia.