Buffalo Euskal Etxea, Bign Horn Basque Club delakoa da 2011ko Estatu Batuetako euskal festa nagusia antolatzeko ardura hartu duena. Hau da gaurko egunerako, uztailak 22, antolatu duten ekitaldi sorta:
-9:00/18:00- Izen-ematea eta informazioa Beerfield-en
-8:00/17:00- Aperitif-a eta NABO idazkarien bilera Hampton Inn-en.
-15:00- The Last Link" dokumentalaren emanaldia, Buffaloko euskaldunak protagonista, euskal artzainen eta oro har artzaingoaren gainbehera delarik filmak tratatzen duen gaia. Buffalo Theater-en izango da, 235 S Main.
-14:00- Junior Mus txapelketa Holiday Inn-en
-18:00/11:00- Dantza eta musika festa Crazy Woman Square-en.
Big Horn Euskal Etxearen webgunea.