Igandez, 2010eko abuztuaren 29an, kontzertua eskainiko du Buenos Airesko Lagun Onak abesbatzak hiriburu argentinarrean, J. Brahms-en Requiem Alemana kantatuz, Silvina Sadoly eta Norberto Marcos bakarlari. Requiem-aren Londres bertsio honetako pianoan arituko dira Matias Chapiro eta Guillermo Salgado maisuak eta koralaren eta guztiaren zuzendari Miguel Pesce.
Abuztuaren 29an, beraz, arratsaldeko bost t'erdietan Santo Domingo elizan, Avda Belgrano eta Defentsan, sarrera libre eta kitorik. Emanaldi hau Mario Videla koordinatzaile duen musika zikloko parte da.
-Abesbatzaren webgunea: www.lagunonak.com.ar