Ostegun honetan, urtarrilaren 23an, Bilbon, bertako Itsasadarraren Itsas Museoan arratsaldeko zazpietan, Vascos en Buenos Aires liburuaren aurkezpena eguingo da. Partaide izango da Eusko Jaurlaritzako eledun eta Justizia eta Herri Administazio sailburu den Josu Erkoreka.
'Vascos en Buenos Aires' hiriburu argentinarreko gobernuak argitara emandako bilduma bateko bosgarren izenburua da. Hiriko parte diren eta bertako iragan eta egungotasunari ekarria egin dioten eta egiten dioten beste hainbeste komunitate ardatz harturik. Aurrekoak, japoniar eta italiarrei eskaini zitzaizkien, eta bi ale berezi genozidio judutar eta armeniarrari buruzkoak izan dira.
Honako atalek osatzen dute liburua:
-“Introducción" (Sarrera)
-“El País Vasco" (Euskal Herria)
-“Breve historia del País Vasco" (Euskal Herriaren historia laburra)
-“Un país moderno y pujante de una cultura milenaria y de vanguardia (Antzinako eta abangoardiako kultura duen herrialde moderno eta ekimentsua)
-“Migración vasca en Buenos Aires" (Euskal migrazioa Buenos Airesen)
-“Los vascos en la vida religiosa de Buenos Aires" (Euskaldunak Buenos Aireseko erlijio-bizitzan)
-“La presencia vasca en el barrio de Almagro" (Euskaldunen presentzia Almagro auzoan)
-“Las instituciones vascas en Buenos Aires" (Euskal erakundeak Buenos Airesen)
eta honakoen hitzaurre eta agurrak biltzen ditu: Hiriko Gobernuko Idazkaritzako Harreman Instituzionaleko Zuzendari Claudio Avruj; Hiriko Gizataldeen Arloko koordinatzaile Julio Crocik; Iñigo Urkullu Lehendakaria; eta Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosur-erako ordezkaria.