Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak festa berezia antolatu du gaurko egunean, Abenduak 11, Olentzeroren afaria ospatzeko. Ondorengo ekitaldiak antolatu dituzte:
- Festaren hasiera 21.30etan.
- Jokoak (soka tira, kontrabandista, lokotx bilketa, etb.)
- Peña del Zurrakapote taldeak dantza ezberdinak erakutsiko ditu, baita Olentzeroren inguruko umore obra bat ere.
- Zozketak, gauerdiko zurrakapotea
- Festa amaierako dantza (euskal musika eta bestelakoak). Iradokizuna: txapela eta zapia ekarri.
- Menua: ardoa eta pintxoak, kalimotxoa eta freskagarriak, hanburgesak, otartekoak eta izozkia.
Kostua: $ 35, adin txikikoek $ 15. Erreserbak ibaiak@hotmail.com edota 1537845370 telefonoan.
Iparraldeko Euskal Etxearen bloga.