Datorren urtarrilak 14an, ostirala, Brian Mauleon eta Ninette & The Goldfishen kontzertua. Arratsaldeko 20etatik aurrera, 5€ kontsumizioarekin (bazkideek doan). 2009ko udaran topatu ziren Nina Thomas eta Cesc Mayor. Ninettek 17 urte zituenetik abestiak idazten zituen bere anaiaren laguntzarekin. Ceskek, edo Goldfish-ek, 10 urte baino gehiago eramaten ditu oholtza gainetan “Account Manager” edo “No Thin” bezalako taldeetan jotzen. Folkarekiko maitasunak elkartu zituen, Anais Mitchell, Ani DiFranco edo Bon Iver direlarik beraien musikan gehien eragin dutenak.