Irailaren 23an, igandean, amaituko da Eusko-Brasildar Etxeak antolatutako "II. Eusko-Brasildar Astea". 11:00etan, Otilio Jauna Sao Pauloko Kardinal artzapezpikuaren eskutik eta "Camerata de la Luna" abesbatzaren partehartzearekin, meza izango da Sé Katedralean.
14:00etan, agur-bazkaria egingo dute brasildar erara Feijao do Norte jatetxean.