Madrilgo Euskal Etxean Borja Cobeaga zuzendari donostiarraren inguruko eguna izango dute gaur, urtarrilak 13, bere 'Eramos pocos' laburmetraia eta 'No Controles' filma proiektatuko dituztelarik.
Zuzendaria bertan izango da eta proiekzioaren ostean, 19:30etan, solasaldia izango da Pello Aramburu aretoan.
Madrilgo Euskal Etxea webgunea.