"Haritzetik titaniora-Del roble al titanio" izenburupean, Santiagoko Euzko Etxean goi mailako euskal sukaldaritza dastatzeko aukera izango ostegun honetan, martxoaren 15a, Bizkaiko Beñat Ormaechea, David Garcia, Javier Gartzia eta Ricardo Perez sukaldari entzutetsuenei esker. Eurekin batera egongo da Jon Andoni Rementeria sommelier-a eta txakolin dastaketa bat zuzenduko du.
Dastaketa Euzko Etxea-ko aretoetan egingo da 20:00etan eta jaia girotuz trikitilariak eta Txileko Eusko Abesbatza ariko dira bertan. Horrez gain, elkarteko dantza taldeak ere emanaldia eskainiko du.
-Txileko Santiagoko Euzko Etxearen webgunea
-Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea