Irailaren 20an, ostegunean, Bizkaia Xedek -Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak sustatzen duen elkartea- VI. NatureJobs Career lan-azokan hartuko du parte.
Jada ohitura den legez, Bizkaia Xedek afari informal bat antolatu nahi du Londres inguruan bizi diren goi-mailako euskal profesionalekin. Irailaren 21ean, ostiralean izango da. Nahitaezkoa da erreserba egitea.