Ostegun honetan, urriaren 17a, Euskaltzaleak bitxigintza lantegia antolatu du. Silvia Azpiazuk zuzenduko du jarduera, 20:30tatik aurrera, B. de Irigoyen 826ko egoitzan. Sarrera doan.
Ondoren, 21:30tan, euskal jaki dastaketa egingo da. Menuan honakoak izango dira: txistorra sagarrean ($15) eta pintxoak (txaka eta arrautza, albahaca, tomatea eta brie gazta, tapenade eta sardinak, arrautza atunarekin, tortilla; bakoitza $10).
Aldez aurretik izena ematea eskatzen da; horretarako bidali e-maila hona: euskaltzaleak@yahoo.com.ar