Euskal Aste Nazionala bihar amaituko da. Gaurko ordea, ekitaldi ugari daude iragarrita. Goizeko 9:00etatik 12:00etara, FEVAren bilera izango da. Dardo Rocha pasabidean, Vice Presidencia Aretoan (50 kalean, 6. eta 7.aren artean). 12:00etan beste bilera bat ospatuko da Euskal Etxean, Euskal Liburutegien bilera alegia. Arratsaldez, 17:00etan, Kalejiran joango dira Euskal Etxetik, Atenas Klub-era. Han, 17:30ak aldera, Gala ikuskizuna ospatuko da, dantza eta musikarekin. Gauez, 22:30etan afarian bilduko dira jaizaleak eta Anne Etchegoyenen kontzertuarekin erromeria izango da.